XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Emakume batek
txakoliña eran du
eta paradisua galdu du.

Metalezko xori bat hegan doa.

Ez dira
metalezko hitzak ulertzen.

Bart
besarkadak eta laztantasunak
hego haizearekin
joan ziren.

Gizaldiz gizaldi
maitasunerako
heziak eta besatuak.

Grinak
ez dute ordezkaririk
emeki, emeki
baretzen joaten dira.

Maitasuna
desamodio bihurtzen ari zelarik
iturri txiki batek
itsasoa zirudin.